2013/07/06

Berriozarko autokarabana eremua betea asteburu honetan

Argazkian atzeman daitekeen bezala, Berriozarko autokarabanen eremua bete-betea dago asteburu honetan, Sanferminen hasierarekin batera.
Irailean eginen da urtea Udalak eremu hau prestatu eta inauguratu zuenetik, Iruñerrian mota honetako prestatzen zen lehena izanik. Gaur egun beste udal batzuetan ideia bera aurrera eramateko modua pentsatzen ari dira baina oraindik ez da inguruetan gauzatu.
Eremu honen bidez Berriozarrek eskualde mailako zerbitzu bat eskaintzen die Iruñerrira datozen toki askotako autokarabaneko bidaiariei eta, ibilgailua uztearekin batera, ur zikinak aldatu eta dutxatzeko aukera ere badute, Berrikilan udal enpresa publikoak ematen dien eskaintzaren bidez. Izan ere, kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresa publikoak eramaten du, halaber, autokarabana eremua mantentzeko ardura.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger