2009/07/03

Aurrekontu partizipatiboen benetako emaitza


Pasa dira aurrekontu partizipatiboak. NaBai taldetik arduradun gisa aritu garenok emaitzak oso positiboak izan direla pentsatzen dugu. Ekimen berri bat martxan jarri da udalean, gu izan gara hasieratik lan gogorrena egin dugunok eta bozketetan atera diren proiektak herri bizitzarako onak izan arren, ez da hori guretzat inportanteena. Benetan balio duena da Berriozarko herriak bat egin duela ekimenarekin. 520 bozken kopurua ez da makala, hasieran uste genuen baina handiagoa, are gehiago kontuan hartzen badugu mobilizaziorako indar handia dutenek ez dutela apostu honetan ezer arriskatu, eta batzuek boikot isila egin dutela erran genezake.

Aurrekontu partizipatiboen benetako balioa emaitzak aparteko beste kontu batean datza. Izan ere garai hauek zailak dira udal politikarako, udal politika herriaren parte hartzean oinarritua ulertzen badugu bederen. Joera arrunta da instituzioaren eta herriaren arteko distantzia gero eta gehiago markatzea, udala eta herria bereiztea, burokrazia eta instituzionalizazioa azpijokuz erabiliz. Oraingo urrats hau txikia baino sendoa izan da joera horren kontrako norabidean. Batzuek kontziente ez izan arren, ekimen honetan parte hartzean, Berriozar herritarrago bat eraikitzen lagundu dute. Hori da gure arrakasta, eta bide horretan segituko dugu Nafarroa Bain.


0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger