2012/07/09

Auto-karabanak Berriozarren


Sanfermineko egun hauetan festara datozen auto-karabanak ikusi ditugu Berriozarren aparkatuak. Konkretuki Plazaola kalean, naturaren gela eta baratza ekologikoak dauden tokiaren parean. Kontua ez da kasualitatea, Udalak moldatu berri du eremu hori zerbitzu horretarako, horrela turismo egiteko modu hori hautatzen dutenek elektrizitatea eta ura hartzeko eta bidoiak husteko aukera dute bertan. Horrekin batera Udalak, Berrikilan enpresa publikoaren bidez, aukera eskaintzen die turista horiei igerilekuetako eguneko balea erosi eta bertan dutxatu eta bainu bat hartu ahal izateko. Taberna zerbitzuaz ere balia daitezke, noski.
Modu sinple horretaz Berriozar turismo-gidetan agertzen hasiko da bere historian lehen aldiz eta diru-sarreratxo bat ere izanen du zerbitzuen sektorean. Ongietorriak izan daitezen gure herria bultzatzen duten ideia berriak.

0 comentarios:

Publicar un comentario

nor gara ?

Mi foto
Berriozarko NaBaiko kideen blogean zaude.Bildurekin koalizioan Berriozarko Udala gobernatzen duena. Gure ideiak eta eginkizunak zabaltzeko erabiltzen dugu. Berriozartar guztiok gonbidatuak daude parte hartzera.

Contacto Na Bai Berriozar

The land of the basques by Orson Welles

Bideoak. ¡Ojalá! Silvio Rodríguez

Bideoak. Azaroko Osoko Bilkura

Berriozar Bai en tu Email

Introduce tu direccion de correo:

El Tiempo en Berriozar

Artxiboa

Powered By Blogger